Euskal dantzen
ikasketa prozesua, antzina eta gaur egun.
Lehen esan dugunez, Dantza Folklorikoaren ezaugarririk aipagarriena
bere kokapena da, beti ingurune bati Iotuta:
Ospakizun erlijiosoak, jentil erritoen aztarnak, urtaro
zikloak, jai ospakizunak, gizarte harremanak... Dantzen ikaskuntza ere
ezberdina izaten zen, bakoitzaren inguruaren arabera.
Dantza zailenak eta erritualenak familiartean ikasten
ziren. Herriko famili guzti edo gehienek ezagutzen edo parte hartzen zuten tradizioetan, eta Dantzaren
transmisioa, etxe barruan hazi egiten zen belaunaldiz belaunaldi. Geroago
ikasketak osatzen ziren, kofradia edo konparsa baten partaide izanik, edota
behin eta berriro ekintza berdinetan ekinda:
auzolanak, erromeriak, ezkontzak, Iagun arteko
solasaldiak, diru bilketak...
Ikasteko modu hau ia desagerturik dago gaur egun, kultur
ingurua ere aldatu egin baita: Tradizioak eta ohiturak eraldatu edo desagertzen
dira; familiaren partaidetza gutxitu egiten da, gaur eguneko familiaren
egiturak ez du batere errazten belaunaldiz belaunaldiko irakasketa;
dibertitzeko eta harremanetarako era
berriak agertzen dira; Dantza Folklorikoaren balorapena edo garrantzia gutxituz
doa...
Horiek horrela direla eta, Folklorearen ezagutza eta
irakaskuntzaren ardura antolatutako talde batzuen esku geratzen da, baina honen
gordetze lana eta zabalkuntza herriaren zati txiki batengana heltzen da bakarrik.
Egoera honetan, eta salbuespen gutxi batzuk izan ezik,
dantzen ezagutza eta transmisioa gutxi batzuengan egongo Iitzateke: Dantza
Taldeetako partaideak, Dantza Taldeetan
antolatutako ikastaroetako partaideak edo eskolaz kanpoko
ekintza bezala dantza duten eskoletako ikasleak. Gaur egun. Haurrek
folklorearekin duten harreman soilik herriko jaietakoa da.
Gaur egungo irakaskuntza prozesu berri honekin, nahiz eta
dantzen iraupena Dantza Taldeei esker ziurtatu, Dantza gizartearen gutxiengo
batentzat geratzen da. Gehiengoak ez du dantzarik ezagutzen eta ezin du herriko
kultura inguruko ekintzetan parte hartu, horrela Euskal Kulturaren arlo honen
izaera herrikoia edo popularra galduz.
Arrazoi guzti hauengatik eta bestalde, Eskolak Iehen
familiak betetzen zituen funtzio asko betetzen dituenez (irakaskuntza-
ikaskuntza arloan), ondorio hau atera dugu: Euskal Folklorearen
oinarrizko ezagutza eta Euskal Kulturaren ezaugarriak Gizartean era
zabal batean mantenduko direla ziurtatzeko erarik hoberena Eskoletako
Hezkuntza Proiektuan sartzea litzatekeela, era honetan eskola adinean
dauden ikasle guztiengana helduz.
Gaur egun, arin arinak herriko jaietan izaten du
arrakastarik handiena, gehienbat herri txikietan (erromeri modukoetan). Lehen
ez bezala, egun, zenbait neska mutilentzat lotsa da dantza hau egitea. Hori
dela eta, parte hartzera animatzen den gehiengoa emakumezkoa izaten da eta
betiere talde handian.
Eskoletan, ez da gehiegi lantzen euskal dantzen eta
euskal kulturaren mundua. Eta are gutxiago arin arina. Ez dago ohiturarik
eskoletan arin arina eta horrelako dantzak ikasteko, zailagoak direlako… Beraz
gaur egungo gazteri gutxik dakite dantza mota hau dantzatzen.
ERROMERIEN HISTORIA
Hori dela eta antzina mendira igotzen ziren neska-mutilak elkar ezagutzeko aukera izan zezaten erromerian bidez. Aitzakia polit hau medio, ezagutza berririk egin ezean, egun pasa ederra egiten zuen. Jan, edan, dantza... zoroarena egin eta etxera. Koktel arriskutsua zen hau ordea zenbait mentalitaterentzat. Dantzan egiten omen ziren gehiegikeriak zirela-eta, gertatu zen erromerien deuseztatzea, izan ere gizonezko asko aprobetxatzen baitzen emakumeez.
Erromeria lekurik
ospetsuena, dudarik gabe, Urkiola dugu Hego Euskal Herrian. Asko eta oso
ezagunak dira bertako San Antoniori egindako koplak, ez zen alferrik izan
ezkontidea aurkitu nahi zutenen patroia. Ugariak dira erromeria honetaz
egindako kronikak. Gipuzkoan berriz, erromeriarik ezagunena Aizterrazukoa
da. Egun, oraindik igande arratsaldero aritzen dira trikitilariak, antzinako
giroa berreskuratzen. Aipagarria da, bertara gerturatzen diren gehiengoa,
adineko gizon emakumeak direla.
Erlijioa zela, edo mozkorkeria, edo erdalkeria,
maiz samar ageri da erromeria idazle ezagunen gaietan. Baina interes
ideologikoaz gain, erromeriak zer kontatu ugari eskaintzen dio idazle
kostunbristari, halako tipismo nahasi bat eta kaleko konbentzioak ahaztutako
mundua, norberaren menditartasuna. Eta erromeriak deskribatzen eman dituzte
bere lanik onenak zenbait autorek. Erromeria laikoak ere egin izan ziren, Espainiako II. Errepublikak ekarri zuen askatasun aire berriaren babesean. Eta orduan ageri izan ziren euskaldun/erdaldun bereizketak, nazionalismoa/sozialismoa.
EUSKAL DANTZAK
Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen
osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu
egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak,
partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal
Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan
genezake;
- Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
- Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
- Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario