SOINU TRESNAK


TXISTUA

*  Euskal Herriko musika tresnarik ezagunena eta   zabalduena da.
*  Haizezko musika tresna da.
*  Hiru zulo ditu, bi aurreko aldean eta bat atzean.
*  Palosantoz edo ebanoz egin ohi zen, baina, gaur egun metalez edo plastikoz ere egiten da.


DANBOLINA

 
*  Perkusiozko musika tresna.
*  Danbolina neurri txikiko danborra da.
*  Txistulariak besotik zintzilik hartu eta makilaz edo baketa batez beheko partean joaz erritmoa eramaten laguntzen dio.




 
PANDEROA

*  Perkusio- tresna hau, zurezko uztai batez osatua da, larru tenkatu batez estalia eta kaskabiloz inguratua.
*  Perkusio tresna hau erabiltzen da dantzarako kolpetan giza-ahotsari laguntzen eta baita alboka, dultzaina eta trikitixari laguntzen ere.




TRIKITIXA

 

*  Haizezko musika tresna da.
*  Zurezko bi kaxa ditu: bata doinua jotzeko botoiekin eskuinarekin jotzen dena, eta bestea, laguntzeko.
*  Besoen eraginez eta zabaldu egiten da hauspoa.



ALBOKA

*  Euskal Herrian sortutako haizezko musika tresna, artzaingiroan jatorria.
*  Osagaiak: kainaberazko bi hodi, egurrezkoa zati erdizirkular baten gainean finkaturik; bi mihi hauek ere kainaberazkoak; eta ahokoa eta pabilaia, behi-adarrez eginak.
*  Alboka jotzea oso zaila da, etengabe putz egiten jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz. 

TXALAPARTA 

*  Euskal Herrian sortutako perkusio-tresna.
*  Inprobisatzen duten bi lagunek jotzeko prestatua.
*  Garai batean komunikatzeko tresna gisa erabiltzen zen.
*  Txalaparta jotzeko bi atarrea jarri ohi ziren lurrean behera begira, elkarrengandik bi edo hiru metrora; atarre bakoitzaren gainean artaburu-orri batzuk jartzen ziren eta horien gainean ohol bat, ez oso zabala.
*  Bi lagunek, eskuetan makilak harturik, ohol horren gainean jotzen dute, kolpe motak tartekatuz, indartsuago edo polikiago eta oholaren begietan, alde bigunetan, muturretan edo beste nonbait joaz era askotako soinuak ateratzen zaizkio.



ADIBIDE BANA

TXISTUA ETA DANBOLINA:


TRIKITIXA ETA PANDEROA:

ALBOKA:

TXALAPARTA:



No hay comentarios:

Publicar un comentario