ESNE BELTZA

ESNE BELTZA, EUSKAL FOLKLOREAREN ADIBIDE
Esne Beltza taldea, musika estilo desberdina sortzen oinarritzen den taldea da. Musikari hauek estilo mestizajea eta mestizaje geografikoa dute beren baitan.

Esne beltza taldea, jotze orduetatik, bidaietatik, Fermin Muguruzaren azken biran mundu erdiko hoteletako logeletan sortzen ziren solasaldietatik sortzen den proiektu musikala da. Xabi Solano (Etzakit, 4 Itzal, Fermin Muguruza Kontrabanda, The Solanos, Afro-Basque Fire Brigada) buru delarik beste zortzi musikarirekin batera, abentura musikal berrien bila. Gehienak, Ferminek egin zuen azkenengo birako sortu zuen bandaren partaideak dira, baina Etzakit, Joxe Ripiau, Itzotz edota Su Ta Gar taldeetan ibiliak ere badaude.

Esne Beltza, Fermin berak proposatutako izena da. Koloreekin solasten du: txuria eta beltza, musika beltza txuriek egina. 2008an argitaratu zuten "Made in Euskal Herria" izeneko CDan ikus daitekeen bezalaxe; reggae, ska, hip hop-aren nahasketak dantzara eta festara gonbidatzen daitu. 
 




Elkarrizketa: Xabier Solano (Esne Beltza taldearen abeslaria)

Azken urteotan euskal musika berpizten ari dela uste dut”


Etzakit, Lau Itzal, Fermin Muguruza Kontrabanda eta The Solanos taldeetan aritu da. Gaur egun Esne Beltza taldearen ahotsa da eta hauekin dihardu lanean alde batera eta bestera. Xabier Solano (Ereñozu, Hernani, 1978) musikari anitza da, trikitia, gitarra, baxua eta bateria jotzen ditu, eta hurrengo ekainaren 23an Irunen egongo da, Moskuko plazan, bere taldearekin batera San Martzial jaietako lehenengo kontzertuaren protagonista gisa.


Elkarrizketak: Xabier Solano (Esne Beltza taldearen abeslaria)
 
Xabier Solano trikitia jotzen Esne Beltzaren kontzertu batean
- Zergatik jarri zenioten Esne Beltza izena taldeari?
Gure taldeko askok ibili gara Fermin Muguruzarekin jotzen eta bere taldekideak ginela,  2007. urtean, Afro-Basque bira egiten ari ginenean talde hau sortu genuen, baina izena falta zitzaigun. Orduan, Ferminek berak esan zigun ea zergatik ez genion Esne Beltza izena jartzen taldeari, izan ere, guk azal txuridunak ginen baina musika beltza egiten genuen. Zentzu horretan nahaste polita iruditu zitzaigun eta azkenean berak proposatutako izen hori aukeratu genuen.
-Zein estiloan sartuko zenuke zuen musika? Zenbat musika mota nahasten dituzue?
Lehenengo diska sortu genuenetik musika beltza egiten dugu. Jamaikako Reggaea, Hip Hopa eta Soula nahasten ditugu Rocka eta Folkarekin. Halaber, diskoa mugatzeko, tartean sartzen ditugu abesti herrikoi euskaldunak, hau delako gure ezaugarri nagusienetako bat.
-Jendeak esaten du Esne Beltzak, talde gisa, kontzertuetan asko irabazten duela, zer eskaintzen duzue halako kontzertu interesgarriak egiteko?
Taldeko guztiak lagunak gara, eta nire ustez hor dago koxka. Era berean, esan behar dut oso ondo pasatzen dugula eta asko gustatzen zaigula jende aurrean jotzea eta publikoa horretaz konturatzen da, kontzertuetan saiatzen gara jendea gureganatzen. Baita ere, kontzertuetara Break Dance-eko dantzari bat etortzen da gurekin, guk jotzen dugun bitartean dantza egiteko. Horretaz gain, gure musika saioetara proiektore bat eramaten dugu eta bideoak jartzen ditugu historio batzuk kontatzeko.
-Zuen musikan trikitia nabarmentzen da, horrek esan nahi du Euskal Herrian arrakasta handiagoa daukazuela kanpoan baino, edo kanpoan ere zuen musika harrera ona dauka?
Nire ustez, gure saioetan trikitia arrakasta gehiago lortzen du kanpoan, Euskal Herrian baino, agian hemen ikusiegia dagoelako. Euskal Herrian jendeari gustatzen zaio baina dagoeneko badaki zer den, kanpoan ordea, trikitia zer den eta nola erabiltzen dugun ikusteak harritzen dio jendeari. Frantzian, Londresen, Japonian… leku askotan egon gara eta trikitiarekin flipatzen dute ez dutelako ezagutzen. Edonon jai giro pixka bat jartzeko balio du, eta jendeak tresna alaia gisa hartzen du.

Elkarrizketak: Xabier Solano (Esne Beltza taldearen abeslaria)
 
Esne Beltza taldea

-Zer suposatzen du zuentzako Kilometroak edota Donostiako piraten egitasmoa bezalako jaialdietarako abestiak egiteak?
Egia esan aurten leku askotik deitu digute. Kilometroak 2010.eko abestia eta Donostiako piratentzako abestia egin ditugu, baina ez hori bakarrik, Udalbiltzakoek deitu ziguten eta Gazteherriakoek ere bai. Guretzako laguntzeko modu bat da, eta horrelako ekintzetako abestiak sortzea gure aldetik ere aportazio bat egitea suposatzen du, niretzat asko suposatzen du, eta orokorrean ere oso aberasgarria da taldearentzako.
-Nola ikusten duzu Euskal Herriko musikaren egoera? Agian beste garaiekin konparatuz, pixka bat beheruntz joan da azken urteotan?
Baliteke… urte batzuk egon dira, batez ere 90 hamarkadatik aurrera, gure musika beheruntz joan zela, baina orain berriz indarra hartzen ari dela uste dut. Nik behintzat kontzertuetan jende gaztea gogo handiekin ikusten dut, abestiak ikasita eta… Badaude talde gazteak ilusio askorekin, ez dakit, somatzen dut azken urteotan gure musika berriro berpizten ari dela.
-Aberasgarria izan zen zuentzako Ferminekin Jamaikara egindako bidaia?
Bidai horrek,  musika berri bat deskubritzea suposatu zuen niretzako . Ez nuen Reggaea ezagutzen, bakarrik Bob Marley ezagutzen nuen eta gutxi, eta haraino joatea oso aberasgarria iruditu zitzaidan. Gero hona bueltatzerakoan, musika aldetik dena aldatu zen niretzako.
-San Martzial jaietan, ekainaren 23an, Irungo Mosku plazan joko duzue. Garai batean Mosku plaza leku garrantzitsua izan zen euskal musikarako, zerbait berezia badu zuentzako toki honetan jotzeak?
Bai, egia esan Irunera joaten naizen bakoitzean beti Moskura joaten naiz, gehiago esango dizut, ez dut ezagutzen Irungo beste lekurik. Jaietan beti Moskura joaten gara, eta hortik ateratzen gara beti Irunen pote batzuk hartu nahi ditugunean. Gainera, lagun asko ditugu han, eta guretzako haien etxean jotzea suposatuko du ostegunean.
-Orain dela gutxi, Irunen lip dub bat egin zen zuen ‘Gogoak’ abestiarekin. Ziurtatzen dizut Mosku plaza jendez gainezka egongo dela zuen kontzertuan, zuek zer espero duzue kontzertu honengatik, eta irundarrok, zer ikusiko dugu kontzertu honetan?
Kontzertua egiteko deitu zigutenean pentsatu genuen horretaz, jada ikusia genuen Irunen egindako lip dub hori eta egia esanda harrituta geratu ginen jende pilo agertzen delako, oso polita iruditu zaigu egindako ekintza hori. Kontzertuari buruz espero dugu jendeak erantzutea, eta nola ez, guk baita ere beraiei nahi duten moduan erantzutea. Esan dudan bezala, aurten proiekzioekin abiatzen ari gara gure kontzertuetan eta Irunen ere horrela izango da, espero dugu irundarrek gustokoa izatea gure ekitaldia.


Informazioa iturria: bidasoaldia.com







No hay comentarios:

Publicar un comentario